Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia eta Giir Di Mont Sky Marathon-a anaitu dira.
Bi herri txiki eta ohitura sendo bat, paisai ederrak, mendi zaletasuna, bisitariari esku zabalik ematen zaion ongietorria… Hauek izan dira Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia eta Giir Di Mont Sky Marathon-a bezalako bi karrerak anaikidetzeko iniziatibaren osagaiak.
Ez da izango bi karreren arteko bateraketa bat, ez da egongo klazifikazio bakar bat, ez dugu irabazirik bilatzen gure karrerentzat; elkarren arteko natura, kultura eta kirol truke bat da bakarrik, milaka kilometrotara dauden bi herriren artean, baina gertu sentitzen direnak.
Bi antolakuntzak lagun probaren parte izango dira, ideien arteko elkartrukea, laguntasuna eta kirolari diogun maitasuna sustatzeko.
Filippo Fazzini Giir de Mont
Oso pozik gaude ideia hau errealitate egin ahal izateko, asko miresten dugu gure Zegamako lagunen lasterketa, baina batez ere premanakoak aho zabalik geratzen gara euskal lasterketara hurbiltzen garen bakoitzean egindako harrerarekin. Kirola maite duten bi herriren arteko adiskidetasuna indartuko delakoan, oso harro sentitzen gara. Euskal Herrira doazen bidai askotara parte hartzea espero dut.
Alberto Aierbe Zegama-Aizkorri
Premanara joan ginenean 2010eko Munduko Kopa ospatzen zela eta, entzundakoa egiaztatu genuen, hau da, Giir di Mont lasterketa Zegama Italiarra zela, egia zen. Italiako lasterketa honek jendetza ikaragarria erakartzen du, paisaia eder batez gain antolakuntzak eskuzabalik harrera ematen dizu. Arrazoi hauengatik, bi herri hauek mendi lasterketarekiko sentitzen dutena elkar bizi eta gehiago ezagutzeko anaikidetzea erabaki dugu.
Informazio gehiago